Lasaitze Zentrua

Badakigu osasuna dela, behar degun garrantzitsuena eta hori lortu dezazun lagundu nahi dizugu.

 

Psikologia

            Psikologiaz asko entzun ohi da gaur egun, baina seriotasunik gabe.Bizirik gauden bitartean mugimenduan gaude eta mugimenduan egoteak erabakiak hartzea dakar eta bideak aukeratzea.

               Izate kontzientzia dugu eta geure bizimoduaren eta desiren inguruan pentsatzeko gaitasuna; geure izaeraren arabera jokatu nahi dugu baina ingurukoek guregandik espero dutena zapuztu gabe.

               Zuhaitzak haztean enbor indartsu eta sendoa osatzen badu, honek eutsi ahalko die bertatik zabaltzen diren nahi adina adarrei, baina ez badugu ondo elikatzen edo etenak baditu, haustsi daiteke euskortasuna arriskuan jarriaz.

             Terapiako espazioa etenak neurtu, zabaltze asmoak berrikusi, lehentasunak pentsatu eta geure hazkuntza propiorako modua lantzeko da.

             Ez dut mirakulurik hitzematen baina bai zintzotasuna; sendatzeko biderik zuzenena egia dela badakit eta nere lehentasuna zuen osasuna da.

  gallery/tripikoa.pdf

     Edurne Izaguirre Arrillaga

        1763. Elkargokidea

      Telf: 615731237

        Emaila: edurizarri@gmail.com