Lasaitze Zentrua

Badakigu osasuna dela, behar degun garrantzitsuena eta hori lortu dezazun lagundu nahi dizugu.

 

Zerbitzuak

Gure ikuspegia

Pertsona bere osotasunean begiratuaz, haren osasuna hobetzen laguntzea da gure helburua. Bere bizi kalitatea askoz hobea izateko asmoarekin.

 

OSTEOPATIA: Goizane Elorza

Zure gorputzeko gogortasunak bigunduaz, oreka baten jartzen laguntzea da nere helburua. Hau lortzean, gorputzeko zati guztiak bere lana askoz hobeto egingo dutenez, zure bizi kalitatea, asko edo guztiz hobetu daiteke. 

PSIKOLOGIA: Edurne Izaguirre

Gure erabakiek finkatzen dute gure bizitzaren norabidea,.

Etengabean topatzen gara bidegurutzean, aukeratu beharrean, eta aukeratzean ibilbide baten galera dakar.

Horixe da hazkuntzarako dialektika, batzutan ez da erraza erabakitzea, galera onartzea eta aurrera jarraitzea.

Korapilatuak gaudenean hainbat alditan izan ditugun zalantzetan, ondo etortzen da laguntza eskatzea. 

Terapia lantze espazio gisa ulertzen dut, aukerak murriztu zaizkigula sentitzean, ezinezko ikustean, edo lortzeko gai ikusten ez garenean; helburuak berrikusi, ditugun gaitasun eta heldulekuak onartu eta geure zailtasun eta ahultasunak bereizi eta hauei aurre egiteko.

www.linkedin.com/in/edurneizaguirre

FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA: Franzys Calabrese (Zarautz eta donostin nago)

Nire helburua osotasuneko balorazio eta tratamentu pertsonala egitea da. Bere bizi kalitatea hobetzen lagunduko diona.

Horretarako beharraren arabera, fisioterapiako eta osteopatiako lan egiteko era desberdinak erabiltzen ditut.  Dena osasunari buruzko arazotxoak aurreikusi eta tratatzeko asmoarekin. (Lan pilaketa dela eta, gaur egun, EZ DUT LASAITZEN KONTSULTA PASATZEN).

­